Euskal PEN Klubeko ordezkariak Hego Korean

Laura Mintegi, Urtzi Urrutikoetxea eta Hasier Rekondo dira Hego Korean ospatzen ari den PEN International kongresuko euskal ordezkariak. Bihar amaituko da kongresua, ‘Literatura, hedabideak eta giza eskubideak’ gaia landu ostean.

 

Igandean iritsi ziren Hasier Rekondo eta Urtzi Urrutikoetxea, asteartean Laura Mintegi, eta hainbat batzordetan ari dira parte hartzen: Itzulpengintza eta Hizkuntza Eskubideak, Idazle Espetxeratuak, Emakumezko Idazleak eta Bakearen Aldeko Idazleak. Eskualdeetako lan-taldeetan ere Europakoan ari dira, eta Euskal PEN Klubaren orain arteko lana ere aurkeztu dute, besteak beste Basque Writing 5, Gernika eta 1937ko hondamendiari buruz, Lauaxetaren poemak ingelesera itzulita, eta Eguna egunkariari buruzko aurkezpenarekin. Gernikako urteurrenaren kariaz jasotako poemekin ere liburuxka osatu dute euskaldunek, eta handik adierazi digutenez harrera beroa jaso du: ‘Parte hartu duten poetetako batzuk hemen dira gurekin. Horrez gain, gure orain arteko lanaren jarraipena ere egin dugu, Teresa Todaren eta Egineko kazetari espetxeratuen berri ematen eta babespean hartu ditugun idazle kurduekin, beste hainbat lanen artean’.

Bihar amaituko dira jardunaldiak.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.