Ahotsenean izena emateko epea ireki da

Bosgarren urtez jarraian, musika zein literatura arloko sortzaileen bilgune izango da Durangoko Azokako egunetan. Dagoeneko ireki da Ahotsenean izena emateko epea. Kontuan izan, aurten, lau egun izango dituela Azokak (abenduaren 6tik 9ra, biak barne). Dena den, ordutegia luzatu egin dute. Ahotsenean: goizeko 10:00etan hasi eta gaueko 22:00ak arte, hitz zein doinu berrien aterpe izango da Ahotseneako karpa.

Iaz bezala, sortzaile guztiei euren lan berriak aurkezteko aukera eskainiko zaie. Horretarako, 30 minutuko tartea baliatu ahal izango dute. Baina ondo gogoan izan baldintzak:

-Aurkeztu nahi den lana euskarazkoa izatea.

-2011n plazaratutakoa izatea.


Nola eman izena?

Iaz bezala, Azoka egiten den eraikinaren albo batean egongo da Ahotsenea. Sortzaileetako bat bazara eta zure lanaren berri Ahotsenean eman nahi baduzu, http://www.ahotsenea.net/blog/ helbidean aurkituko duzu izena emateko modua.


Zelan parte hartu Ahotsenean?

Aurkezpen-solasaldiak. Ahotseneak izendatutako kazetari batek gidatua. Jendaurreko agerraldi hau gehienez 30 minutuz luzatuko da.

Errezitaldia / Irakurketa. Argitaratutako lanaren laginak irakurri ahal izango dira. Jendaurreko agerraldi hau gehienez 30 minutuz luzatuko da.

Kantalditxoa. 30 minutuko kontzertu txikiaren bitartez, aurten kaleratutako musika erakutsi ahal izango da.

Beste edozein eratara. Hori bai, gehienez ere 30 minutuz.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.