Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa

Urriaren 15ean amaituko da lanak aurkezteko epea

Ereintza elkarteak antolatzen du Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa. Aurtengo edizioan, parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ipuin aurkeztu ahal izango ditu. Urriaren 15ean bukatuko da lanak aurkezteko epea eta erabakia abenduaren 22an emango du aditzera epaimahaiak. Lehen saria 950 eurokoa izango da eta, horretaz gain, Errenteriako ipuin onenari 210 euroko saria emango diote. 25 urtetik beherako egileen saria ere banatzen dute eta irabazleak, kasu honetan, 400 euro jaso ditu.

Oinarriak

1. Lehiaketan euskaraz zein gazteleraz idatzitako ipuinek parte har dezakete. Partaide bakoitzak gehienez hiru ipuin aurkez ditzazke.

2. Ipuinek ezin dute hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere, Times New Roman 12 letrarekin eta espazio bikoitzean idatzita.

3. Ipuinek argitaratu gabeak izan behar dute eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak.

4. Ipuinak horrela helaraziko ditu idazleak:

ipuinak.ereintza@gmail.com helbidera bidaliko ditu egileak lanak, bi artxibo ezberdinetan ipuina eta plika atxikituz. “.doc” eta “.docx” luzapena duten dokumentuak soilik onartuko dira.

Ipuina, ezizena erabiliz sinatuko da testuaren bukaeran. Plikan, ezizenaz gain, idazlearen datuak adierazi beharko dira (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa). 25 urte baino gutxiago izanez gero edota Errenterian biziz gero, plikan adierazi beharko da.

5. Originalak jasotzeko epea, 2012ko urriaren 15ean bukatuko da, eta erabakia abenduaren 22an publikoki jakinaraziko da, sari banaketaren ondoren,www.ereintza.com orrian.

6. Epaimahaia idazle gaituek osatuko dute eta haien erabakia apelaezina izango da.

7. Euskaraz idatzitako ipuinentzat, sariak hauek izango dira.

Lehenengo saria: 950 euro.

25 urtetik beherako egileen saria: 400 euro.

“Joxan Arbelaiz” Saria, herriko ipuin onenari: 210 euro.

8. Ipuin sarituak elkarte antolatzailearen jabetzan geratuko dira, baita argitaratzeko eskubidea ere. Sarituak izan ez diren ipuinak deseginak izango dira.

9. Lehen sari jasotzen duen ipuina, Oarso aldizkarian argitaratuko da, ohikoa den moduan. Parte hartzean idazleak baldintza hauek onartzen ditu, baita epaimahaiaren erabakia ere.

Iaz, Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari nagusiak Larraitz Oñatibia eta Carlos Almirarentzat izan ziren. (argazkia: Oarsoaldeko Hitza).

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.