Hara!liburu ilustratuaren aurkezpena

Udaberrian aditzera eman genuen albistea. Miren Asiainen “Hara!” egitasmoa gailendu zela Etxepare sariaren VI.  edizioan. Sari hau Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Miren Asiain Arte Ederretan lizentziatua da eta 16 lanen artean hautatua izan zen bere egitasmoa; Patxi Zubizarretak, Iñaki Agirrezabalek, Mikel Valverdek eta Jon Zabaletak osatutako epaimahaiak hala erabakita. Atzo egin zen “Hara!” liburu ilustratuaren aurkezpena.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.