Karmele Jaioren liburu berriaren aurkezpena

Karmele Jaiok Ez naiz ni izeneko ipuin-bilduma aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik.

“Karmele Jaio gasteiztarraren hirugarren ipuin-bilduma izango da hau, Hamalau zauri eta Zu bezain ahul-en ondoren; liburu berriak baditu aurrekoekin lotzen duten ezaugarriak, eta desberdin egiten duten bereizgarriak ere bai. Aurrenekoen artean aipa litekezke giza harremanak, bikote barruko gorabeherak, komunikazio arazoak… Berritasunen artean, istorioetako batzuk luzeagoak dira orain, ñabardura gehiagoz beteak; bestetik, protagonistak helduagoak bihurtu dira, 40 urteko krisia bizi dute, etapa bat itxi eta aldi berri bati ekin nahi liokete…”

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.