Ander Fernandez eta Asier Sarasola

Hura ez da lekua diska-liburua aurkeztu zuen astelehenean Txalaparta argitaletxeak. Bertan parte hartu dute Ander Fernandez musikariak eta Asier Sarasola idazleak. Jarraian entzun dezakezue lan honetako poema musikatu bat.

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

 

Haizearen kontra

Haizearen kontra

nekez egin daiteke

aurrera

hitzek hostoek adina

pisatzen dute

 

paretak

ez dituzte jasotzen

zerbaiten alde egiteko

inoren aldean egoteko

aldeak areagotzeko baino

 

paretaren kontra

ez dago bizitzerik

hostoek badakite

haizeak har nazala aldean

 

hitzek haizea dakite

baina haizeak

heriotzak bezala

bizkarrik ez du

 

haizea alde izatea

bizkarra zeri eman

hautatzea da

 

Poema honen uberan:

Hura ez da lekua

 

 

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.