Elkartasunari gorazarre

Kirmen Uribek gaur aurkeztu du bere nobela berria, Mussche (Susa)

Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean da Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko ditu irakurleak. Gaur aurkeztu da Mussche eleberria Donostian, hedabideen aurrean egin den agerraldian.

“Literaturarako grinaz, elkartasunez gerraren kontra, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraia handiz presoaldian… Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina aldi berean baita larritasuna ere”, hala dio Susa argitaletxeak hedabideetara bidali duen sinopsiak.

Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egin duen agerraldian, hainbat xehetasun eskaini ditu Kirmen Uribek. Bideo honetan jasota daude hainbat.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.