‘Maiatz’en nobedadeak Durangon

Maiatz argitaletxeak Lucien Etxezaharreta, Ainara Maia, Xabier Soubelet eta Emilio Lopez Adan ‘Beltza’ren lan berriak eramango ditu Durangoko Disko eta Liburu Azokara. Maiatz aldizkariaren 55. alea ere eskuragarri izango dute beraien azokako gunean.

Maiatz argitaletxearen aurtengo bi labealdi nagusiak eskuratu ahal izango dira Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Udaberrian honako lanak plazaratu zituen Maiatzek: Itxaro Borda (elebitan), Urtzi Urkizu eta Eric Dicharryren lanak peosiari dagokionez, Peio Jorajuria eta Piarres Troundayren lanak eleberriaren arloan. Saiakerak heldu zaizkigu ostean: uztailean Adrien Gachiteguyrena, irailean Emilio Lopez Adan ‘Beltza’rena.

Neguko orrialdeak ditugu honako hauek:

Lucien Etxezaharreta, Begira. Olerkiak eta elelaburrak.

Hemen bildu testuak bide bazterretan ibili mirail batzuen gisala itzali nahi ez den argi zerbaiten umeak dira, prisaka doan biziak bazuela eta baduela, libertatearen adarrei lotuz, munduen soka luzean, irauteko arrazoinik.

Ainara Maia Urroz, Chansons d’amour, olerkiak.

Odol tanta eta malkoa / Gaur bihar nahasten zaizkit / Gozo, geza eta gazia. Amodiozko bide bat arantzaz josi munduan, poesiak argitu bidetan.

Xabier Soubelet, Oroitzirriak 2, elelaburrak.

Bigarren liburu honetan agertzen direnak ixtorio zehatzak dira, behin gertatutakoak eta nolabait egilearen gogoa markatu dutenak. «Oroitzirriak» tituluak erakusten du ixtorioen arteko hari gidaria umorea eta oroitzapenak direla. Gogorapenean zizelkaturik eta irriz gertaturik biko banaezin horretan osaturik daude.

Emilio Lopez Adan ‘Beltza’, ETAren estrategia armatuaren historiaz, saiakera.

Liburu honek ETAren estrategia armatuaren analisia egiten du, hasieratik eta 2011raino, baina ez da ETAren historia bat. Estrategia horren elaborazioa, hedatzea, kritikak, erantzunak, ahitzea. 1980tik hona euskal prentsa eta aldizkarietan argitaratu artikulu eta lanak dira.

Maiatz 2012: argitalpenen zerrenda osorik.

UHARGI saila: egungo literatura euskaraz

73 – URKIZU Urtzi, Kezka bat gutiago, olerkia.

74 – JORAJURIA Peio, Inifife, eleberria.

75 – DICHARRY Eric, Hormatik hormaraino, olerkia.

76 – TROUNDAY Piarres, Galerna, eleberria.

77 – ETCHAMENDY Mattin, Mendebal urrunean artzain, biografia. (Apirilean argitaratuko da).

78 – MAIA URROZ Ainara, Chansons d’amour, olerkiak.

79 – ETXEZAHARRETA Lucien, Begira, olerki eta elelaburrak.

80 – SOUBELET Xabier, Oroitzirriak 2, elelaburrak.

ELEBI Saila - Bilingues

18 – BORDA Itxaro, Medearen iratzartzea eta beste, Le réveil de Médée et autres poèmes.

ZEHAR Saila

2 – GACHITEGUI, Adrien, Imilitz uraren harana.

3 – LOPEZ ADAN BELTZA Emilio, ETAren estrategia armatuaren historiaz.

MAIATZ literatur aldizkaria

Maiatz 54 eta 5 aleak.

Albiste honen uberan:

Emilio Lopez Adan: ‘ETAren estrategia armatua soberan zen 1980tik’ (Berria).

Maiatz 54. alea

Maiatzen apirilean argitaratutako liburuak

 

This entry was posted in Albisteak and tagged , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.