Xabier Lete gogoratuko dute Oiartzungo liburu azokan

Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute Oiartzunen, eta horren harira errezitaldiekin, kontzertuekin eta hitzaldiekin osatutako egitaraua osatu dute. Haien artean, ilunabar literarioa antolatu dute abenduaren 14an, Xabier Leteren testuetatik abiatuta. Ttur-ttur Euskaltzaleen Bilguneak antolatu du azoka Oiartzungo Udaleko Euskara eta Kultura sailak lagunduta.


Abenduaren 14ean 19:30ean: “Ilunabar literarioa” Idazle Eskolakoen eta herriko idazle eta musikarien eskutik. Udal pleno aretoan. Xabier Leten testuetatik abiatuta, testu berriak sortu eta errezitatuko dituzte, eta bere kanta batzuk abestu ere bai.

Abenduaren 15ean 19:30ean: Beira taldearen kontzertua Amaxkar tabernan.

Abenduaren 16an 17:30ean: “Ipuin Berri on, Urte Zahar!” Maite Frankoren ipuin kontaketa haurrentzat. Udal pleno aretoan.

Abenduaren 22an 16:30etik aurrera: “Txondorra oiartzuarren baitan” bideo emanaldia Arditturrin.

Abenduaren 23an 19:00etan: Metrokoadroka kolektiboak “Hura ez da lekua” antzezlana eskainiko du Udal pleno aretoan, poesia, musika, pintura eta antzerkia uztartuz.Txalaparta argitaletxeak titulu bereko disko-liburua kaleratu berriz du, antzezlanean inspiratua.

Abenduak 28an 22:30ean: Erramun Martikorena eta Mikel Markezen kontzertua. Udal pleno aretoan.

This entry was posted in Albisteak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.