Joxe Azurmendi eta Imanol Ubeda

Imanol Ubedak (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean…) Joxe Azurmendiren Hitz berdeak poema-liburuko Prometeo mixerablea poema musikatu du. Aukera ederra euskarazko poesiagintzan erreferentzia garrantzitsua den liburua behin eta berriz gogora ekartzeko.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Gizona mixerable da
gizon izaten hasteko
eskubideen deklarazio bat behar badu.

Gizona benetan mixerable da,
Jainkoaren errebelazioak
egia izateko Eliza bat behar badu
zaintzaile.

Zer haiz ba! Ez zekiagu
begiz begi batak bestea
begiratzen eta.

Naturalezaren hiltzen doan
kreatura,
gizona.
Hi -esaten diat.
Ze ni ez nauk kontzeptu bat,
ez nauk gizon.
Ez zidakean definizio batek
esistentzia eman.
Neu bakarrik nauk,
saihets guztietatik ebakirik.

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>