Jon Miner eta Leire Bilbao

Jon Minerrek Leire Bilbaoren testu bat musikatu du: Scanner (Susa, 2011) liburuko ‘Oinen arteko hutsunea’ poema. Jarraian entzun eta irakurri dezakezue.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

OINEN ARTEKO HUTSUNEA

 

Erortzean izan da

hegan egin dudan une bakarra

beherantz hegan.

 

Kitzikatzen nau lur hartzearen bertigo eta lilurak

segundoetako lotura ezak

amildegia naiz horrelakoetan.

 

Nire oinen arteko hutsunetik

mundu bat pasatzen da

inoiz zapalduko ez dudan mundu bat.

 

Errekasto bat ikusten dut batzuetan

eskua luzatzen dut atzamarrak bustitzeko

nire egarriak berreskuratzeko

itotakoen poltsikoak harriz arintzeko

umezaroa berriz edateko.

 

Ezin ordea eskuetan gorde.

Ez naiz gai

egonarria dabilen harri bihurtzeko.

Nire oinen arteko hutsunetik

mundu bat pasatzen da

inoiz zapalduko ez dudan mundu bat.

 

Jakin nahi nuke

ahul izateari utziko bagenio

ez genukeen maitatu beharrik izango.

 

Erortzean izan da

benetan hegan egin dudan une bakarra.

 

 

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak and tagged , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.