Nabokov

Orain arte, Vladimir Nabokov idazlearen lanik ez zen euskaraz, ez aldizkarietan ez liburuetan. Beste behin ere, Armiarma web orriak egin ditu aitzindari lanak. Jasone Larrinagak Nabokoven “Lehen amodioa” izeneko ipuina euskaratu du eta Armiarma atariko Euskarari Ekarriak gunean paratu berri dute. Hauxe esteka: “Lehen amodioa”.

Armiarman irakurri dugunez, “jakinekoa da Nabokovek euskarari arreta pixka bat eskaini izan ziola; esate baterako, Lolita nobelan, 1955ean argitaratu eta halako ospea ekarri zion hartan bertan, emakumezko erizain bi (ahizpak) euskaraz mintzo dira elkarren artean, Humbert Humbert pertsonaiaren (eta narratzailearen) amorraziorako”.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.