Iraia Okinaren erakusketa ikusteko azken egunak

Iraia Okinaren ilustrazioetan oinarritutako erakusketa ikus daiteke larunbata bitarte Tolosako Aranburu Jauregian. Ilargia esnatu da liburua ilustratu du Okinak Joxantonio Ormazabalen hitzetatik abiatuta, eta ilustrazio horiek dira erakusketan ikus daitezkeenak.

Abenduaren 14an inauguratu zuten erakusketa, eta urtarrilaren 26a bitarte ikus daiteke Ilargia esnatu da erakusketa, honako ordutegiarekin: 17.30-20.30 (astelehenetan izan ezik).

Bertan Iraia Okinak izen bereko album ilustraturako egin ilustrazioak ikus daitezke. Hogei ale inguruk osatzen dute erakusketa, jatorrizko ilustrazioak eta liburuko azken emaitza tartean.

Ilargia esnatu da Elkar argitaletxeak kaleratu du.

Joxantonio Ormazabalek galdera hunkigarriak egiteko ohitura zuen, bihotza ukitzen duten horietakoak, baita galdera zail eta pixuak ere tarteka, bihotza uzkurtzeraino estutzen duten horietakoak. Galdera zirraragarri bat da istorio honen abiapuntua. Hitz leungarrien bila heldu zion bideari narratzaileak. Erantzunaren bila zebilela, Iraia Okinarekin egin zuen topo. Haren ilustrazioek eman diote ipuinari idazlea bilatzen ari zen poesia eta kolorea. Bizitzaren eta heriotzaren misterioari poesiaz eta sentimenduz betetako erantzuna eman diote Joxanek eta Iraiak ipuin honetan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.