Iñaki Odriozola eta Juan Aguirre, Cafe Bar Bilbao Sariketa

Hamargarren ediziora iritsi da Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariketa. Iñaki Odriozolaren Azken ordua eta Juan Aguirre Sorondoren Pienso, pero no existo gidoiak izan dira sarituak. Testuak dagoeneko sarean irakurri daitezke, esteka honetan duzue Cafe Bar Bilbaoren web orria.
Obra sarituen irakurketa dramatizatua, ordea, urtarrilaren 31n egingo da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, arratsaldeko 19:30ean hasita.
Irudian dira bi irabazleak eta Mikel Martinez aktorea, Cafe Bar Bilbaorekin batera sariketa honen sustatzailea.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.