Bi irakurraldi gaur Bilbon

Bi irakurraldi entzuteko aukera izango dugu gaur Bilbon: batetik aurten Cafe Bar Bilbao Teatro laburreko sariketako testuak irakurriko dituzte Bidebarrietan, bestetik Hormako paper horia narrazioa irakurriko dute osorik Anti liburu dendan egingo den aurkezpenean.

Irakurketa dramatizatuak gogoko dituztenek aukera bikoitza izango dute gaur Bilbon:

Juan Agirre eta Iñaki Odriozola (Argazkia: Bizkaie)

- Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariketako testuen irakurketa, Bidebarrieta liburutegian 19:30ean.

Aurten saritutako euskarazko eta gaztelerazko testuen irakurketa dramatizatua egingo dute: Iñaki Odriozolaren Azken ordua, eta Juan Agirreren Pienso, pero no existo. Irakurketa dramatizatua honako aktore hauek egingo dute: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Jokin Oregi eta Ane Pikaza.

Hitzordu honen uberan:

Gara

Ana I. Morales eta Amaia Serrano Ahotsenean.

- Hormako paper horia liburua aurkezteko irakurraldi-solasaldia, Anti liburu dendan 20:30ean.

Charlotte Perkins Gilmanen Hormako paper horia (EDO!, 2012) aurkeztuko dute. Irakurraldia narrazioaren itzultzaileak egingo du, Ana I. Moralesek. Xerezaderen artxiboa podcasterako landu zuen Moralesek Hormako paper horia testua. Amaia Serranok hitzostea egin zuen Saioa Ruizekin batera, eta solasaldian parte hartzeko bertan izango da.

Hitzordu honen uberan:

Elkarrizketa Ana I. Morales

Iratxe Esnaolaren kritika

GAURKO EKITALDI GEHIAGO

Literatur ekitaldiz betea dator gaurko eguna, irakurraldiez gain honako ekitaldi hauen berri ere topatuko duzue Hitzen Uberaneko agendan:

Getarian ‘Twist’ liburuaz egingo dute solas

Lizarran ‘Etxekalte’ nobela izango dute hizpide

Jon Miranderi buruzko hitzaldiak Baionan

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.