Ander Lipusen esanetan, Kultur Maratilaren apostua “zigilu berezi bat ezartzea da”

Leioako Kultur Maratila ostegunean hasiko da Iragan perfektua obrarekin

Ekitaldi bete dator Kultur Maratila. Ostegun honetan hasi eta igandea bitartean, sortu berri diren lan batzuen aterpe izango da Leioako herria. Estreinaldi askoren plaza, alegia. Ostegunean Kultur Leioako auditoriora hurbiltzen direnek, estae baterako, Iragan perfektua antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute. Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak lehen aldiz eskainiko dute jendaurrean aipaturiko obra. Baina igandera bitartean, bestelako estreinaldirik ere izango da.

Artedramak eta Kultur Leioak elkarlanean sortutako zikloa da Kultur Maratila. Antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performancea… uztartu eta plazaratzea du helburu. Egunotan Leioara hurbiltzen direnek, plazaratzear diren obra ezberdinekin gozatzeko aukera izango dute.

Jon Lazkano Leioako kultura zinegotziak dioenez, Kultur Maratila “leku  ezinhobea da euskara eta kulturaren inguruan publikoa, hedabideak, profesionalak eta abar elkartzeko eta bertan partehartzeko”. Ander Lipusek ere Kultur Maratila honen “apostua zigilu berezi bat jartzeko helburua duela” nabarmendu du, “programazio ausart batekin eta diziplina anitzetik datozen ikuskizunak programatuz”.

Igor de Quadra (Horman Poster kolektiboa) oso pozik agertu da euskara eta kultura uztartzen dituen jai honetan partehartzeko aukera izateagatik, “guretzat oso polita izango da hemen egotea eta gure obra euskaraz eskaini ahal izatea lehenengo aldiz”.

Azkenik, Mikel Martinez, Leioan bereziki ahalegin honen garrantzia goraipatu du eta beraiek Kultur Maratilari bukaera emateko erantzunkizuna dutenez, “programazioaren maila handia ikusita, are eta esfortzu gehiago egin beharko dugu jaiari bukaera ezinhobea emateko”.


OTSAILAK 28 OSTEGUNA, 20:30
Antzerkia: “Iragan perfektua”, Horman Poster Kolektiboa.
Kultur Leioa, Auditorium. 75 minutu, 8 euro.
Sinopsia: Nola gogoratu bizi izan ez duzuna? Imaginen bitartez? Zer gogora dezakegu? Imaginak baino ez? “Iragan perfektua” zuri-beltzean egindako memoria ariketa da. Gure bizitzan eragin dizkiguten gertaerak islatzen dituzte antzezlan honetan. Bereziki, 70. hamarkadan erreparatu dute. “Nolakoak izan ziren haurtzaroko beste urte horiek, urte bortitz, arduragabe horiek?”, galde egiten dute sinposian. Estreinaldia.
Antzezleak: Matxalen de Pedro, Igor de Quadra.
Sorkuntza: Horman Poster.


MARTXOAK 1 OSTIRALA, 20:30
Antzerkia: “Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek?”, Metrokoadroka kolektiboa.
Kultur Leioa, Auditorium. 60 minutu, 8 euro.
Sinopsia: Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu batean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak. Aurrestreinaldia.
Antzezleak: Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola.
Zuzendaritza: Corinne Cella (Dejabu Panpin Laborategia).


MARTXOAK 1 OSTIRALA, 22:00
Musika/bertsoa: “Bi arreba”, Xabier Lizaso, Andoni Egaña.
Kultur Leioa, Erakusketa gela. 90 minutu, 6 euro.
Sinopsia: Chopinzalea da Xabier Lizaso pianista. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute.
Pianojolea: Xabier Lizaso.
Bertsolaria: Andoni Egaña.


MARTXOAK 2 LARUNBATA, 20:30
Antzerkia, zirkoa, bideoa: “Biutz” Rouge Eléa.
Kultur Leioa, Auditorium. 60 minutu. 8 euro.
Sinopsia: Biutz da Ceuta eta Maroko banatzen dituen hesia zeharkatzeko pasabideetariko baten izena. Mugaren ideiak, batzen eta banatzen gaituenaren metafora erreala, betetzen du eszena-espazioa. Arteen arteko mugak baitaude… eta muga ukigarriak gizakion artean. Eta “Biutz”-ek batzuen gainetik jauzi egiten du besteak hobeto desafiatzeko.
Antzezleak: Corine Cella, Ander Fernandez.
Zuzendaritza: Rouge Eléa, Noemí Viana, Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga.


MARTXOAK 2 LARUNBATA, 22:00
Musika: Anari.
Kultur Leioa, Auditorium. 60 minutu. 6 euro.
Sinopsia: Anari abeslari eta musikagile gipuzkoarra Psych Out taldearen bateria-jotzaile bezala hasi zen musika munduan. Bere bakarkako lehenengo diskoa 1996an kaleratu zuen, “Anari” izenburuarekin eta urte horretatik gaur arte bere ibilbidea jorratzen joan da, indar handiko rock pertsonal bat jorratuz eta alde poetiko nabarmena daukaten letrak erabiliz.
Partehartzaileak: Anari Alberdi (gitarra eta ahotsa), Borja Iglesias (gitarrak), Xabier Olazabal “Drake” (baxua), Mikel Abrego (bateriak), Mariano Hurtado (teklatuak).


MARTXOAK 3 IGANDEA, 20:30
Antzerkia: “Lingua nabajorum” Tartean Teatroa / Ez dok hiru bikoteatroa.
Kultur Leioa, Auditorium. 60 minutu. 8 euro.
Sinopsia: Euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Egileen arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio. Hortaz, euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako.
Antzezleak: Mikel Martinez, Patxo Telleria.
Egilea: Patxo Telleria.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.