ideiarenirudiairudiarenideia

Nola lotzen dira ideia eta irudia, ideia eta sormen adierazpena? Veronica Ordozgoiti Arregik ideia eta irudiaren arteko harremana ikertu du argazkia eta tarteka instalazioa uztartzen dituen erakusketa batean, eta hitzez ere adierazi du bere bilaketaren funtsa. Aingura hegodun honetan topatuko duzue testua, egileak berak aukeratutako bost irudirekin batera. Aste honetan izango duzue erakusketa ikusteko azken aukera, Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.

ideiarenirudiairudiarenideia

bai….edozein delarik ere buruan darabilkigun ideia….berehalakoan irudikatzen dugu….gertuko dugun irudiren batekin erlazionatu….zerbait gogora arazten digu….edota alderantziz….edozer ikusten dugula…..bat batean sortzen zaigu ideiaren bat….azkar lotzen dugu burutapenen batekin…bai….ideia eta irudia….irudia eta ideia….biak uztartzeko joera saihestezina dela esan behar….sarri….batera doaz…ezin banandu….zaila ideia irudirik gabe sortzea….zaila irudia ideiarik gabe gauzatzea…baina ideia berbera….hainbat modutara irudikatu genezake….irudi orok hainbat ideia gorde ditzake…bakoitzak gure irudia izango dugu ideia bakoitzeko…gure ideia sortuko zaigu irudi bakoitzeko…are gehiago…pertsona berari ideia irudi ezberdinak sor dakizkioke momentu ezberdinetan…ideia irudi berberaren inguruan…norberaren unibertsoaren emaitza…agerian dagoenak bere ezkutua gordetzen du….ezkutuan dagoenak badu bere ageria….eta norbanakoak bezainbat irudi eta ideia sortuko dira gorderik dagoenaren ageriko bakoitzeko eta agerian denaren ezkutu bakoitzarentzako….norberaren unibertsoaren emaitza…bai…ideiek irudiekin jolas egitea…eta irudiek ideiekin amestea baimentzen digute…bachelard-ek zioen bezala….”zenbat eta sinpleagoa izan irudia….orduan eta handiagoak dira ametsak”…..norberaren unibertsoaren emaitza…nahi bezain aberatsa…erakusketaren harira…argazki…marrazki….edota liburuxka bidez aurkeztu…ideia irudi…irudi ideia sortak…norbanakoagan sor ditzakeen ideia eta irudi multzoa amaiezina da….momenturen batean sortu zaizkidan hainbat ideia…hemen ikusgai den moduan adierazi ditut…beste zenbaitetan aldiz…alderantzizkoa izan da ibilbidea…objetu konkretu batek ideia ekarri dit gogora…..batak zein besteak…biek dute itzulera….norberaren unibertsoaren emaitza…aldakorra…guztion ideien irudiak…irudien ideiak dira baliozko….hemen ez dago erantzun bakarreko galderarik…norberaren unibertsoaren emaitza…beti da ezberdina…beti da onargarria…nahi izatera parteka ditzazkezue zuenak….nireak erakusketa amaieran azalduko dizkizuet….

veronica ordozgoitinatura zorroztua versus “ez natura” erosionatua

autohornikuntza

etenaldia

iragazkortasuna

zorrozkailua

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.