Kiribil

Gotzon Garaizabalek eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute: Kiribil. 2d1 proiektuko kide izanik, ardoaren munduarekin harreman berezia dute biek. Ardogintzatik ere baduela erakusketa berri honek. Larunbat honetan Durangoko Landako gunean zabalduko dute Kiribil.

Aurreratu digutenez, argazkia eta poesia dira baliatu dituzten elementu nagusiak: “Kiribil ttipiak argazki erraldoietan izango dira, poesia hutsarekin dantzan”.

Erakusketa ikusteko egun bakarra izango dugu ordea: martxoaren 23an zapatua, Durangoko Landako gunean, “Ardo Saltsan” izeneko azokan. Hauek, bisita orduak: 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago, ondoko aurkezpen bideoan.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.