‘Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak’ liburuaren aurkezpena Beasainen

Goiatz Labandibarrek Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak ipuin-bilduma aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik.

Parte-hartzaileak: Goiatz Labandibar (idazlea), Beasaingo Udaleko ordezkaria, CAF enpresako ordezkaria eta Antxiñe Mendizabal (editorea).

Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga.

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.