“Itzulpena oholtzara”

Astearte honetan, mahaingurua Donostiako KM Kulturunean

Euskarazko antzerkigintzaren esparruan gogoeta gune berri bat zabaltzeko sortu zen Esperientzixak izeneko egitasmoa. Antzerkiarekin loturik dauden eta zerikusi zuzena duten esperientzia desberdinak plazaratzea du helburu ekimen honek. Laugarren edizioa beteko den honetan, itzulpengintzan erreparatu dute. Xabier Mendiguren Bereziartua, Julia Marin eta Xabier Paya izango dira hizlariak eta Karlos del Olmo moderatzailea. Mahainguruaren ondoren, irakurketa dramatizatua iragarria dago.

Arestian aipatu diren hiru itzultzaileen gogoetez gain, itzulitako testu batzuen irakurketa dramatizatuekin gozatzeko aukera izango da. Eginkizun horretan arituko dira Kepa Errasti, Ramon Agirre, Maite Arrese eta Mikel Martinez.
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) dira jardunaldi hau antolatu dutenak. Martxoaren 26an asteartea, arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean.


“Itzulpena oholtzara”

Mahai-ingurua: Xabier Mendiguren Bereziartua, Julia Marin eta Xabier Paya.
Moderatzailea: Karlos del Olmo.
Irakurketa dramatizatua: Kepa Errasti, Ramon Agirre, Maite Arrese eta Mikel Martinez.

Martxoak 26 asteartea, 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.