Mikelazulo Poesiaren Festibala

Errenteriako Mikelazulo Elkartean, Poesiaren Festibala ari dira antolatzen. Maiatzaren erdialdean egingo da, Emakumeen begiradak plazara izenburupean. “Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez, galizieraz, portugesez edo grekoz, errumanieraz edo ukraineraz, arabieraz edo wolofez, kitxuaz edo guaraniz… eta munduko edozein hizkuntzan bizi eta idazten duzuen poetisei” zuzenduta dago gure eskuetara iritsi den deialdia. “Festibalean, zure poemen errezitaldi bat eskainiz gure artean egon nahi baduzu, bidali egiguzu zure proposamena eta harremanetarako datuak. Jarriko gara zurekin harremanetan”.

Jasotako poema guztiak apirilaren 25ean aztertuko dituzte eta horiekin guztiekin zer egin erabakiko dute: “pareta eta arboletan zintzilikatu, irakurraldi orokor bat egin, jatorrizko hizkuntzan eta euskarara itzuliak liburuxka atera…”.

Informazio gehiagorako, hauxe web orriaren esteka, eta hauxe telefono zenbakia: 943517002.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.