Andoni Arcilla eta Koldo Izagirre

Andoni Arcillak 2011ko abenduan kaleratu zuen Hilkorra ez banintz (Gaztelupeko Hotsak) izeneko diskoa. Bertan jazz doinuak ziren nagusi, idazle hauen poema eta kantuekin uztarturik: Jon Mirande, Hedoi Etxarte, Koldo Izagirre, Angel Erro, Itxaro Borda, Anna Akhmatova eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia. Lehenago Etxarterekin berarekin entzun ahal izan genuen Arcilla pianoa jotzen, Suzko lilia liburua aurkezteko egindako errezitaldietan. Hemen entzun dezakezuena, IzagirrerenBolueta-Sestao 06.13’ poemarekin egindako kanta da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Azalaren diseinua: Alain Urrutia.

Bolueta-Sestao 06.13

hurrengo geltokia…

        Piccadilly Circus!

hurrengo geltokia…

        Újpest-Városkapu!

hurrengo geltokia…

        Alto dos Moinhos!

hurrengo geltokia…

        Bronx!

hurrengo geltokia…

        Otemachi-Nihombachi!

hurrengo geltokia…

 

        hurrengo geltokian

        jaitsiko naiz

        agian

        galtoki egokian

 

hurrengo geltokia…

        Arco di Travertino!

hurrengo geltokia…

        Nádra(omega)í Hole¼ovice!

hurrengo geltokia…

        Alexanderplatz!

hurrengo geltokia…

        Rivadavia y Larrea!

hurrengo geltokia…

        Komsomólskaya koltsevaya!

hurrengo geltokia…

 

        hurrengo geltokian

        jaitsiko naiz

        agian

        galtoki egokian

 

hurrengo geltokia…

        Passeig de Gracia!

hurrengo geltokia…

        Ethniki Amyna!

hurrengo geltokia…

        Place de la Bastille!

hurrengo geltokia…

        Forskningsparken!

hurrengo geltokia…

        Chapultepec!

hurrengo geltokia…

 

        hurrengo geltokian

        jaitsiko naiz

        agian

        galtoki egokian

        mundu erdiaren jabe

        jaitsiko naiz

        agian

        ipurdia altxatu gabe


Koldo Izagirre

 

Aingura honen uberan:

Poesia erritmoko jazza (Berria)

Arratsaldekoa:

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.