Liburuaren egunak

Urtero bezala, liburuaren egunaren testuinguruan pilatu zaizkigu titulu berriak balizko irakurgaien zerrendan. Hementxe duzue azkenaldian aurkeztu diren titulu batzuen berri, tartean: Karlos Linazasoro, Joxemari Iturralde, Mariasun Landa, Lourdes Oñederra, Annaïs Nin, Jose Carlos Fernandes eta Ian McEwan.

http://www.uberan.eus/?kaia/item/liburuaren-egunak

Jarraian ikus ditzakezue azkenaldian Elkar, Pamiela eta Erein argitaletxeen eskutik heldu zaizkigun nobedade batzuei buruzko bideoak. Albiste honen amaieran topatuko dituzue Txalaparta, Susa eta Igelaren titulu berrien erreferentziak.

Bestetik, Elearazi blogean paratu duten Liburuaren egunerako aukeraketa bat irakurtzea gomendatzen dizuegu.

- Karlos Linazasorok Versus izeneko liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. 99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema.

Liburu honen uberan:

Karlos Linazasorok ‘Versus’ eleberri ”minimalista” argitaratu du (Berria)

Versus naufragoaren gertaerak kontatu ditu Karlos Linazasorok bere bigarren nobelan (Noticias de Gipuzkoa)

”Versus”, Karlos Linazasororen naufragoa, 99 pasartetan (Gara)

- Mariasun Landak Inurrien Hiztegia argitaratu du Pamielaren eskutik, helduentzako narrazio laburren bilduma.

Liburu honen uberan:

Testu azpian begiratzen duten irakurleak gogoko dituen hiztegi bat (Berria)

- Joxemari Iturraldek Rasputin eta San Petersburgoko gauak eleberria kaleratu du Elkarren eskutik, Ateko Bandan sailaren barruan.

Liburu honen uberan:

Errusiako palazioak astindu zituen Rasputik dohaintsua dakar Iturraldek (Gara)

- Lourdes Oñederrak Intemperies (babes bila) nobela plazaratu du Erein argitaletxearen eskutik.

Aurkezpena osorik:

- Txalapartak bi nobedade plazaratu ditu berriki: Annaïs Nin-en Venusen delta (Garazi Arrula Ruiz itzultzaile) eta Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena (Bego Montorio itzultzaile, Harkaitz Canoren hitzaurrearekin). IKUS HEMEN haiei buruzko informazioa, eta liburu bakoitzaren LAGINAK.

- Susa argitaletxeak ostegun honetan, apirilaren 25ean, aurkeztuko du Oier Guillanen Elkartasun basatia poesia liburua. HEMEN irakurri dezakezue OSORIK.

- Igela argitaletxeak Ian McEwanen Hoben-ordaina nobela aurkeztuko du apirilaren 25ean Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, 10:30ean. Egun berean Gasteizko irakurle klubean aztertuko dute 20:00etan Ignacio Aldecoa kultur etxean.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.