Oier Guillan, Elkartasun basatia liburuaren aurkezpena

Liburuko lehen poema errezitatzen, horrela hasi da Elkartasun Basatia (Susa) liburuaren aurkezpena.

Segidan hasi da ohiko prentsaurrekoa. “Norbanakoaren eta taldearen arteko harremanari buruzkoak dira Elkartasun basatia (Susa) liburuko poemak”, adierazi du Oier Guillanek, Donostian eskaini duen prentsaurrekoan. Norbanakoaren eta taldearen arteko tentsio hori sortzailea izaten da, batzuetan talka, beste batzuetan gatazka, baina baita ere maitasun adierazpena, elkartasun basatia.

Oier Guillanek aditzera eman duenez, “poesiazko liburu bat da, baina teatroak bustita datorrena; pieza asko partiturak balira bezala konposaturik daude, interpretatuak izateko moduan ahotsez edo gorputzez”.

Lehen errezitaldia Donostiako Literaldian egingo du, maiatzaren 9an osteguna, Donostiako Tomasene kultur etxean (Larratxo), arratsaldeko 19:30ean hasita. Larrabetzuko Literaturian izango da ekainaren 1ean eta Oreretan, ekainaren 7an.

This entry was posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.