Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ mintzagai

Arreta piztu du Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelak. Dagoeneko hainbat irakurle taldetan egin dute solas hari buruz, maiatzean Zarautzen, Igorren eta Ziortza-Bolibarren izango dugu liburuaren erraietan murgiltzeko aukera. Albiste honetan entzun dezakezue Gotzon Barandiaranek egileari eginiko elkarrizketa. (Argazkia: Berria).

Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz, pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela berria: Kristalezko begi bat. Amodiozko haustura batek eragindako minetik ihesi, bolada baterako Landetara joango da, adiskide batzuek utzitako etxera; eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala.

Maiatzean irakurle talde hauetan ekarriko dute hizpidera:

-Maiatzaren 10ean 19:00etan Garoa liburu dendan.

-Maiatzaren 13an 17:00etan Igorreko kultur etxean.

-Maiatzaren 21ean 17:00etan Ziortza-Bolibarren.

Irakurrieran saioan ere izan genuen aukera liburuaren nondik norakoak entzuteko, hemen entzun dezakezue Gotzon Barandiaranek egindako elkarrizketa:

[audio2:http://www.bizkaiairratia.com/igotako_audioak/2317_Miren_Agur_Meabe_Irakurrieran_saioan.MP3]

Liburuak literatur gogoeta ugari eragin du azken asteetan. Hona hemen oihartzun batzuk:

Iban Zaldua: ‘Eragozpenak’ (BeƱat Sarasola, Ana I. Morales, Mikel Ayerbe, Antonio Casadoren iruzkinak)

Lander Garro: ‘Kristalezko begi bat’ (Berria)

Hasier Etxeberria: ‘Kristalezko begi bat’ (ZuZeu)

Kritiken hemeroteka

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.