‘Gure bide galduak’ antzezlana ikusteko azken aukerak

Dejabu panpin laborategiak Gure bide galduak antzezlaneko azken emanaldiak eskainiko ditu datozen asteetan. Gure bide galduak antzezlanak Franco hil ondorengo lehen urteetako giroa islatzen du, errealismo magikoz zipriztindurik. Gure bide galduak liburu formatuan ere topa dezakezue Artezblai argitaletxearen eskutik, Harkaitz Canoren hitzaurrearekin.


Pasa den larunbatean Urnietako Sarobe aretoan izan ostean, hauek izango dira Gure bide galduak ikusteko azken aukerak:

-Maiatzaren 4an 19:30ean Agurainen, Harresi aretoan.

-Maiatzaren 12an 19:00etan Pasai San Pedroko kultur etxean.

-Maiatzaren 30an Maulen, azken emanaldia.

Gure bide galduak antzezlanak 2012ko Donostia Saria jaso zuen.

Dejabu taldekoak beste lan batzuetan ere badabiltza: Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako Idazlea zeu zara eskaintzen dabiltza han eta hemen, sorkuntza berria ari dira prestatzen Artedrama eta Le Petit Theatre de Painekin (udazkenean estreinatuko da), eta berriki Berriaren ekimenez sortutako Zertarako hegoak antzezlanean zuzendaritza artistikoa egin dute. Horrez gain, aurretik egindako Gizona ez da txoria antzezlanean oinarritutako komikia ari dira prestatzen Maite Gurrutxaga ilustratzailearekin.

Albiste honen uberan:

Dejabu

Gure bide galduak liburuaren argitalpena

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.