‘Karin karan’ Jokin Oregiren testuen irakurketa

Jokin Oregiren testu laburren irakurketa egingo dute. Antolatzailea: Pilpilean euskara elkartea.

Karin Karan (face to face) irakurketan berbak du protagonismoa. Irudimenaz jantzirik testu laburrek gure bizitzaren gaineko hausnarketa-bidaia egitera bultzatzen gaituzte. Gehien-gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniazko hainbat testuri tartea ere emango diote. Testuak molde eta tonu askotarikoak dira, eta guztiek dute xede bera: entzulearen barrunbea zirikatzea.

Egilea: Jokin Oregi.

Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Ane Pikaza.

This entry was posted in ag-Errezitaldia, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.