Azken nobedadeak eskuratzeko aukera ere izango da asteburu honetan. Beste urte batzuetan, karpa batean egon dira liburuak salgai. Aurten, Literaturia egunetan, bi liburu-denda zabalduko dira Larrabetzun, biak Andra Mari kalean: bat Verdes Atxirika, Emeterio Verdes Atxirika editorearen omenez; eta bestea Lopez Mendizabal, Ixaka Lopez Mendizabal idazlearen familiari gorazarre egin asmoz. Inprimategi bat kudeatu zuten Mendizabaldarrek eta titulu gogangarri asko eurek plazaratu zituzten, ‘Antzerki’ eta ‘Poxpolin’ bildumetan jasoak izan zirenak, hain zuzen.
Egitarauan ere aldaketak izan dira azken orduan. Hauxe da behin betikoa. Has dadila (literatura) festa!
Literaturia, kale gorrian
Maiatzak 31 ostirala
19:00etan: Publikoari gorroto Hori Bai gaztetxean.
22:30ean: Goienetxe anaiak Hori Baien.
Ekainak 1 larunbata
11:00: Irakurle taldeka. Herriko plazan. Idazleak bertan ditugula honako liburuak hartuko ditugu berbagai:
- Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra.
- Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe.
- Inurrien hiztegia. Mariasun Landa.
- Txartel bat (des)herrira. Garazi Goia.
- Alkasoroko benta. Mikel Taberna.
Liburuen aurkezpenak. 12:00-14:00: Anguleri kultur etxean.
12:00: 602 euro. Jon Arretxe.
12:30: Rasputin eta San Petesburgoko gauak. Joxemari Iturralde.
13:00: Zer da artea? Aritz Gorrotxategi.
13:30: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak. Goiatz Labandibar.
14:00: Euskomunitatea. Mitxelko Uranga eta Diru Teoria Modernoa eta Finantza Ingeniaritza. JosebaTobar-Arbulu.
17:00: Hormako paper horia irakurraldia Anguleri kultur etxean
17:30: Urrezko sagarra. Josu Kamara.Umeentzako ipuin kontaketa. Anguleri kultur etxean.
18:30: Elkartasun basatia errezitaldia Hori Baien.
20:00: Rafa Rueda bakarlari. Sirocco tabernan.
22.00: Ez haut abandonatuko ( Bide Ertzean + Jon Benito), Anari Hori Bai gaztetxean.
Ekainak 2 igandea
11:00etan: Azaleko ipuinak. 0-2 urteko ume eta gurasoentzako tailerra. Anguleri kultur etxean.
11:00etan: Egungo itzulpengintzaren erronkak: Zelan erantzun egun euskal literaturan ditugun beharrizanei? Solasaldia Anguleri kultur etxean. Bakartxo Arrizabalaga (EIZIE), Iñigo Roque (EDO!). Joxemari Sestorain (Cénlit-Denonartean). Danele Sarriugarte: Moderatzailea.
Liburuen aurkezpenak. 12:00-14:00: Anguleri kultur etxean.
12:00: Ataramiñe liburuak. Oier Gonzalez Bilbatua.
12:30: Gauzen ordena naturala. Lobo Antunes- Iñigo Roque.
13:00: Hitzen artean.Gogoan azala.Asun Aierbe gogoan. Gidor Bilbao eta Isabel Etxeberria.
13:30: Txostena niri buruz. Angel Erro.
14:00: Egia esan. Peru Magdalena
17.00: Baxuko taldearen errezitaldia ( Poesia + musika) Hori Baien.
18:00: Josu Bergara eta Pau Alabajos bakarlariak Hori Baien.
LITERATURIATXUA
Ekainaren 1 eta 2an ume zein gazteentzako hainbat ekitaldi herri osoan.