Mari Luz Esteban-en poesia liburuaz, gaur Donostian

Mari Luz Estebanen Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela) poesia liburua oinarri, saio berezia egingo dute gaur Donostian, 19:00etan Udal liburutegi zaharreko sotoan. Solasaldia eta errezitaldia uztartuko dituzte saioan, Jose Angel Irigaray, Iratxe Retolaza eta egilearen beraren parte hartzearekin. Jarraian ikus ditzakezue pasa den asteazkenean egin prentsaurrekotik ateratako bideoak.

Hauexek Mari Luz Estebanen hitzak, liburuaren aurkezpenean:

“Liburuan jorratu ditudan gaiak anitzak dira: askatasuna, heriotza, maitasuna, semealabatasuna, adiskidetasuna, amatasuna/gurasotasuna, sexualitatea, desira, “emakume izatea”, denbora, etabar. Baina, liburuaren ardatz nagusia edo nagusietako bat, behintzat, askatasuna eta maitasunaren arteko harremana eta talka da: norbere bidearen eta maite dituzunekiko duzun harremanaren artean sortzen den edo sor litekeen tentsioa”.

Aurkezpena hasterakoan, Mari Luz Estebanek liburu honen ideia 2010ean sortu zitzaiola aipatu zuen:

“Crítica del pensamiento amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) liburua burutzen ari nintzela. Beraz, niretzat, abiapuntuan behintzat, lotuta daude liburu biak”. (Jarraipena bideoan).

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.