Sortzaile berriei zuzendutako lehiaketa

Egile Berriendako Euskarazko XXII. Literatur Lehiaketa iragarri du Iruñeko Udalak. Izenburuak dioen bezala, idazten hasi berri direnei zuzenduta dago. Beste behin ere, poema, narrazio labur eta bertso-paper onenak sarituko dituzte. Baina parte hartu ahal izateko, kontuan izan ezinbestekoa dela nafarra izatea edota Nafarroan finkaturik egotea. Urriaren 13an amaituko da lanak aurkezteko epea.

Hiru dira lehiaketa honetan bereizten diren atalak: poesia, narrazioa eta bertso-paperak. Hiru ataletan, gaia librea. Esan beharrik ez da, idazlanak euskaraz idatziak eta aurretik argitaragabeak behar dutela izan.

Osatu beharreko lana
Poesia atalean, aurkeztuko diren lanak gutxienez 15 orriz osatuko dira.
Narrazio laburrek 15 orrikoak izan behar dute gutxienez, tarte bikoitzaz idatziak.
Bertso-paperen atalean, gutxienez, 25 bertso-ahapaldi idatzi beharko dira.

Sari potoloak
Atal edo modalitate bakoitzean, hiru lan onenak sarituko dituzte diruz: 2.500, 1.000 eta 500 euro, hurrenez hurren. Sari hauetaz gain, epaimahaiak beste lau aipamen berezi eman ditzake, hauek zein sailetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe.
Eta saritutako lanak argitara emanez gero, aipamen berezi hori eskuratu duten idatziak ere Iruñeko Udalak plazaratuko duen argitalpenean jasoko lirateke.

Epea: urriak 13
Idazlanak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2. 31001-Iruñea) edota erregistro osagarrietan aurkeztu behar dira, baina izenorde batez sinaturik. Arestian aipatu den moduan, urriaren 13an bukatuko da lehiaketa honetan partehartzeko epea.

Lehiaketa honi buruzko xehetasun guztiak Udalak egin duen deialdian irakur ditzakezue. Albiste honetan bertan erantsi dugu PDF euskarrian.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>