Joan Mari Irigoienen nobela berria: Arma, tiro, bammm!

Joan Mari Irigoienek nobela berria aurkeztuko du aste honetan: Arma, tiro, bammm! (Elkar). Ikasturte berrian aurkezten den lehen liburua izango da hauxe.

Hari bi batu ditu nobela honetan: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.