Poesia Orduak 2013, prentsaurrekoa

Irailaren 8ra arte iraungo du Euskal Jaiak Donostian. Egitarau horren baitan antolatu ohi dira Poesia Orduak zikloko bi ekitaldiak. Lehenengo saioa asteartean izango da, irailaren 3an. Anjel Lertxundi idazleak eta Antton Valverde musikariak 3Lak, Lizardi, Lauaxeta eta Leteren poemak emanaldia eskainiko dute, Victoria Eugeniako Club aretoan, 20:00etan.

Bigarrena asteazkenean izango da, irailaren 4an. Tenpora taldea arituko da toki eta ordu berean.

Poesia Orduak saioen antolatzaileak EIE, Donostia Kultura eta Euskara Zerbitzua dira eta bi emanaldietaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa da. Gonbidapen horiek emanaldien egunetan eskura daitezke Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

This entry was posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.