Hizkuntzaren plastizitatean arakatuz

Mursegok eta Ixiar Rozasek Azalan egindako egonaldi artistikoaren bideoa arrantzatu dugu

Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ren Hiru disko berria izango den horren kanta bat entzun berri dugun honetan, beste proposamen bat arrantzatu nahi izan dugu: pasa den martxoan Mursegok berak Ixiar Rozas idazlearekin batera egindako Plastika lanaren bideoa.

Pasa den martxoan Azalan egindako egonaldi artistikoaren osteko erakustaldia da bertan ikus dezakezuena. Mursegok eta Ixiar Rozasek hitzaren eta haren erabilera-soinuen mugak esploratu zituzten Plastika izeneko proiektuaren baitan.

Asko dira urtean zehar Arabako Lasierra herrian kokatua dagoen Azala kreazio espazioan egiten diren egonaldi artistikoak. Haietako asko bideo, argazki, audio bidez jaso izan dituzte Azalako kideek, pena merezi du haien artxiboan puska batean bidaiatzeak.

Jarraian ikus dezakezuena beraz, Plastika:

“(1) Aztarna. Aztarna- kontzentrazio. Aztarna- elementu. Aztarna alterazio. Aztarna fisikoa. Aztarna- organo. Aztarna- trans. Aztarna trogano. Aztarna zuri. Aztarna- azantza. Arrasto. Traza.

(2) Ahotsa. Ahots apal. Ahots bakar. Ahots- bide. Ahots harro. Ahots bifido. Ahots misto. Ahots alterazio. Ahots- bihurgailu. Ahots- fremitu. Ahots- itzulkin. Ahots- maiztasun. Ahots- miazkatu. Ahots- zurrusta. A- hots. Ahuts.

Ahotsa, aztarnak, soinua, idazketa eta gorputza. Hizkuntzaren plastizitatean arakatu. Hitzekin zein ahotsarekin ikus-entzunezkoa egitea bilatzen du Plastika lanak. Hitzak eta haien hotsak oratu eta birrindu. Azkenean lortu dugu izenburu bat”.

ATE IREKIAK PLASTIKA from AZALA on Vimeo.

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.