Uxue Alberdiren ‘Opariak’

Urriaren 3an aurkeztuko du Uxue Alberdik bere narrazio liburu berria Susa argitaletxearen eskutik, Euli-giro. Idazle, bertsolari eta kazetaria dugu Alberdi, beste gauza askoren artean Testuketan irratsaioa zen hartan esatari, begien aurrean duzun Hitzen Uberan honen sortzaile.

Pasa den astean eman zuen Susa argitaletxeak Uxue Alberdiren liburuko narrazio bat irakurtzeko aukera, eta Hitzen Uberanetik ere gonbitearen oihartzuna arrantzatu eta zabaldu nahi izan dugu. Hementxe duzue: Opariak.

Euli-giro ipuin sorta bederatzi narrazio durduzagarri eta ezustekoz osatuta etorriko da. Liburuko bigarrena duzu Opariak izeneko hau; mutilaren familiarengana bisitan doan neska haurduna da kontalaria eta protagonista”.

Urriaren 3an 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan aurkeztuko du Uxue Alberdik bere liburu berria.

Sarrerako argazkia eta liburuaren azala: Lander Garro.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.