Martxan da Lauaxeta Olerki Lehiaketaren seigarren edizioa. Lan guztien artean bi sari banatuko ditu epaimahaiak, lehenak 800 euro irabaziko ditu, eta bigarrenak, berriz, 500 euro.  Parte hartzeko epea azaroaren 13an amaituko da. Hori bai, Lauaxetak idatzitako olerki bi hartu beharko dira aintzakotzat: Itauna eta Erantzuna. “Zalantza asko eta erantzun gutxiko garai honetan, gaiak idazle eta poesia egileei idazteko aukera zabala eskainiko deutsela uste dogu”, adierazi dute Mungiako udal iturriek. Xehetasun denak esteka honetan: Lauaxeta Olerki Lehiaketa.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.