Jon Suduperentzat saiakeraren Euskadi Saria; Xabier Olasorentzat gazte literaturakoa

Iban Zalduaren “Ese idioma raro y poderoso”, gaztelaniazko saiakera saria

Euskarazko saiakera saria Jon Suduperentzat izan da, Oi, Europa! (UPV-EHU) liburuarengatik. Gaztelaniazkoen artean, Iban Zalduaren Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo) lana izan da epaimahaiaren oniritzia jaso duena. Xabier Olasoren Tximeletrak (Pamiela) saritu dute haur eta gazte literaturako alorrean. Gaztelaniazkoan ordea, epaimahaiak aho batez erabaki du saria inori ez ematea.

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2013ko Euskadi Literatura saridunen izenak ezagutarazi ditu gaur Donostian, saridunak eurak ere presente zirela egin den prentsaurrekoan. Hona hemen, sail bakoitzean irabazle gertatu diren lanen eta idazleen izenak:

Euskarazko haur eta gazte literaturan: “Tximeletrak”, Xabier Olaso.
Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: saria eman gabe gelditu da.
Euskarazko saiakeran: “Oi Europa!”, Jon Sudupe.
Gaztelaniazko saiakeran: “Ese idioma raro y poderoso”, Iban Zaldua.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.