Leire Bilbao, Etxepare saria

Gerrak ez du izenik liburua gailendu zen Etxepare sariaren VII. Edizioan. Sari hau Nafarroako hainbat toki-entitatetako euskara zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren lana beste 16 lanen artean hautatu zuen Aitziber Alonso, Yolanda Arrieta eta Mikel Valverdek osatutako epaimahaiak. Euren esanetan, “egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz: gosea, beldurra, tristura… Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, biziraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album ilustratu honetan”. Informazio gehiago: www.etxeparesaria.net

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.