“Sortzen oso zailak diren kultura egiturak ezin ditugu gauetik goizera alperrik galtzen utzi”

Ander Iturriotz EIE-ko lehendakaria, Galeuscatik bueltan

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak plazaratu dute, elkarlanean, “Su haietatik hitz hauek” liburuxka eta www.suhaietatik.com web orria. Atzoko albistean aipatzen genuen moduan, Aritz Gorrotxategi idazlea izan da liburuxkaren egilea. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Ander Iturriotz Euskal Idazleen Elkarteko lehendariak hartu zuten parte aurkezpen ekitaldian. Galeuscatik iritsi berri zen Ander Iturriotz, eta handik ekarritako hausnarketen berri eman zuen. Egoera zaila izanik ere, “oso garrantzitsua da erakundeek eta bestelako eragileek egin dezaten gogoeta”, iradokizun hori egin zuen EIEko lehendakariak, Donostiako udal ordezkarien aurrean. “Kultura ezin da utzi bigarren maila batean, krisiak ezin dizkie aitzakiak eman kultura desager dadin. Sortzen oso zailak diren kultura egiturak ezin ditugu gauetik goizera alperrik galtzen utzi”.

“Krisiak bizi gaituela oso nabarmena da, eta badakigu krisi ekonomiko hau nola kudeatu den. Eta krisi ekonomiko hau zertarako izan den erabilgarri, alegia lehen indartsuak zirenak indartsuago bihur daitezen. Eta lehen txiroak zirenak txiroago atera daitezen. Hori begibistakoa da baina horri buruz ez dagokigu guri hitz egitea. Baina bai krisiaren krisiaz. Maila kulturalean ere, krisia ari dira erabiltzen batez ere kultura txikiak, hizkuntza txikiak eta literatura txikiak itotzeko. Eta Galizian ospatu berri den Galeuscan hau argi eta garbi geratu da”, azaldu zuen Ander Iturriotzek Donostian, Su haietatik hitz hauek liburuxkaren aurkezpenean.

Egitura kulturalak, kolokan

Wert legeak gauzak ez dituela errazten esatera etorri zen EIEko lehendakaria: “Badakizue Wert legea hor dugula, zeinak kultura eta hizkuntza txikientzako gero eta espazio urriagoak uzten dituen. Pontevedran, Galeusca egunetan, izan dugu galiziarren egoera ezagutzeko abagunea, eta oso egoera kritikoan daude. Oso momentu gordina bizi dute kulturalki. PPren gobernuak, orohar, suntsitu egin ditu garai batean lan eta ahalegin handiz eraiki ziren egitura kulturalak. Argitaletxeak, aldizkariak eta egunkariak (A Nosa Terra egunkari historikoa) desagertzen ari dira… Idazleak ere oso egoera larrian ari dira jausten”.

Idazleen konpromisoa, sendoa

Idazle asko egoera jasan ezinean daudela adierazi zuen Ander Iturriotzek. Baina hala eta guztiz ere, “sortzaileek eta, sortzaileen barruan idazleek, beren hizkuntzarekiko eta beren literaturarekiko konpromisoa berritu dute. Alegia, badakite gorriak ikusiko dituztela hemendik aurrera, baina badakite ezin diotela utzi orain arte egin duten lanari”. Konpromiso sendoa sumatu zuen Galeuscan, baina amorrua ere oso nabarmena zela.

Egoera larria delako, “oso garrantzitsua da erakundeek eta bestelako eragileek egin dezaten gogoeta”, iradokizun hori egin zuen Ander Iturriotzek, Donostiako udal ordezkarien aurrean. “Kultura ezin da utzi bigarren maila batean, krisiak ezin dizkie aitzakiak eman kultura desager dadin. Sortzen oso zailak diren kultura egiturak ezin ditugu gauetik goizera alperrik galtzen utzi”.

“Oso lan txukuna egiten ari zarete”

Zentzu honetan, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak eskertu nahi izan zion Donostiako alkateari eta “Donostiako Udalean kulturarengatik eta euskarazko sormenaren alde lanean ari zareten guztiei. Oso lan txukuna egiten ari zarete eta eskatuko nizueke gogoeta egin dezazuen, egiten ari zareten lana oso garrantzitsua delako momentu honetan. Lan horrek, neurri batean, eusten baitu euskal industria kulturala”.


Galeusca egunetan adostutako idatzia

Encontros da Federación Galeusca: Pontevedra, 2013

[Do 25 de outubro de 2013 ao 27 de outubro de 2013]

2013ko urriaren 25, 26 eta 27an Galeuska Federazioa Pontevedran bildu delarik, haur eta gazte literaturako gaiaren inguruan, proposamen hauek aurkeztu nahi ditugu, etorkizunari zein formatu berriei egokitze aldera burutuak:

1- Bizi-bizia izango den haur eta gazte literaturaren aldeko sormen-apustua egiten jarraitzeko beharra ikusten dugu, ikusgarritasunari eutsiko dion literatura, bategilea, balore finkatzailea, estereotipo eta aurriritzien suntsitzaile, geure iruditeria propioan eta gutako bakoitzaren lurraldeko hizkuntzan sustraitua, beste kulturekin elkarlotzen lagunduko duena. Amets egiten jarraitzeko idazten dugu, errealitatea aldatzen laguntzeko, beti ere jendartea indartzen eta elkarretaratzen lagunduko duten alternatiba askatzaileetatik abiatuta.

2- Ezinbesteko garrantzia dauka irakurle berriak eta idazle berriak hezitzea eta sostengatzea, nola eskolaren bitartez, hala elkarlana posible egingo duten gizarteratze modu posible guztien bidez, horretarako dauden plataforma eta bitartekariak erabiliz, literatura idatziaren lantegiak, esaterako, edo irakurle taldeak, disziplinen arteko ekintzak, sare sozial espezializatuak, blogak… eta orohar erabilgarri diren euskarri guztiak, tradizionalenak edota teknologikoki berritzaileenak suerta litezkeenak.

3- Erne gaude gure literaturen aurka datozen mehatxuen aurrean, beren baloreak barrenustu nahi dituzten ukamenen aurrean; arazo ezberdinen aurrean gogoeta eta eztabaida egin ondoren, gure sortzaile lanarekin jarraitzeko konpromezu ilusioz betea berresten dugu, bai norbanako gisan, baita beste kultur eta gizarteko alorrekin erlazionatuta dagoen kolektibo gisan ere.

4- Bestalde, eta pasa den martxoan Galeusca Federazioak LOMCEren aurka idatzitako txostenean esandakoarekin bat eginez, salatu nahi dugu lege hori, zeinak hezkuntza estatusa murrizten dion gure hizkuntza propio eta ofizialei. Hizkuntza horiek dira, guretzat, gure herrialdeen nortasun sinbolo, eta bere alor desberdinetan korpus literario bat ematen diogunon lan-tresna. Lege horren izaera atzerakoi eta bir-zentratzailea garbi ikusten da Galizia, Valentzia eta Balear Uharteetan aplikatzen ari diren dekretuetan, eta ezagupen horrek haien mobilizazioekin bat egitera garamatza.

5- Amaitzeko, Jabego Intelektualaren lege berri baten tramitazioaren aurrean, sortzaileon eskubideen aurka gauzatzen ari diren murrizketa berriekiko kezka agertu nahi dugu, eta baita eskubideon kudeaketa elkarteak xehatzeko dauden ahaleginen aurrean ere, bereziki, CEDROrekin gertatzen ari dena, idazleok batzen eta defendatzen gaituena, bere iraupena arrisku larrian jarriz.


Encontros da Federación Galeusca: Pontevedra, 2013

[Do 25 de outubro de 2013 ao 27 de outubro de 2013]

A literatura infanto-xuvenil: Perspectivas de futuro e adecuación a novos formatos

A Casa das Campás acolleu o domingo 27 a Asemblea da Federación Galeusca, da que saíron as conclusións do Encontro:

«Reunidos en Pontevedra os días 25, 26 e 27 de outubro de 2013 os membros da Federación Galeusca en torno ao tema A literatura infantil e xuvenil. Propostas de futuro e adecuación a novos formatos, manifestamos:

1. A necesidade de continuar a apostar pola creación dunha literatura infantil e xuvenil que sexa viva, visibilizadora, cohesionadora, formadora de valores, superadora de estereotipos e prexuízos, arraigada no imaxinario propio e na expresión lingüística dos nosos respectivos territorios, que axude a interconectarnos con outras culturas. Escribimos para continuar soñando e colaborando na transformación da realidade desde a procura de alternativas liberadoras que axuden a articular e reforzar a comunidade.

2. A importancia que ten a formación de novos lectores e lectoras e novos creadores e creadoras, tanto a través da escola como, de xeito cooperativo, desde todos os ámbitos de socialización posíbeis e para iso aproveitaremos as plataformas e medios existentes, como os obradoiros de expresión escrita, clubes de lectura, actividades interdisciplinares, redes sociais especializadas, blogues… e todos os soportes susceptibles de uso, tanto os tradicionais como os máis novidosos desde o punto de vista tecnolóxico.

3. A nosa consciencia das alertas e ameazas da barbarie negadora e desposuidora dos valores que acosan as nosas literaturas; despois de debater e compartir reflexións sobre as distintas problemáticas, constatamos e renovamos o compromiso ilusionante de continuar co noso labor creador a nivel individual e como colectivo interrelacionado cos outros sectores culturais e sociais.

4. Ademais, reafirmámonos nos contidos do comunicado da Federación Galeusca contra a LOMCE do pasado mes de marzo, unha lei que resta estatus educativo aos nosos idiomas propios e oficiais, símbolos identitarios das nosas nacións e instrumentos de traballo para as persoas que creamos corpus literario nas súas diferentes manifestacións. O seu carácter regresivo e recentralizador é visible nos decretos que se están aplicando en Galicia, País Valenciá e Illas Balears, con cuxas mobilizacións nos solidarizamos.

5. Finalmente, ante a tramitación dunha nova reforma da Lei de Propiedade Intelectual, reiteramos a nosa preocupación ante os novos recortes aos dereitos de autor/a e os intentos de laminación das entidades de xestión e, en especial, da que nos aglutina e defende como é CEDRO, cuxa continuidade se ve seriamente afectada.»

No acto de clausura, Anxos Riveiro, Concelleira de Cultura de Pontevedra, agradeceu a presenza da Federación na cidade e felicitouna pola profundidade das reflexións achegadas, de proveito para o futuro da Literatura Infanto-Xuvenil.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.