Getafe Negro

“Getafe negro, festival de novela policiaca” jaialdia ari dira ospatzen egunotan Madril aldean. Aurreko astean, “Ralea en las kaleas: novela negra vasca” izeneko hitzaldia egin zen. Asier Muniategi aritu zen moderatzaile lanak eta José Javier Abasolo, Jon Arretxe eta Félix G.  Modroño idazleak izan ziren hizlariak.

“Jende asko hurbildu zen azokako karpara, eta arratsaldean ere, liburu dezente sinatu zituzten Madrilgo Traficantes de Sueños liburudendan”, Erein argitaletxeak aditzera eman duenez. 612 euro, 612 euros eta La ultima batalla liburuak eraman ditu Ereinek Getafeko jaialdira.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.