Rafa Rueda eta Gabriel Aresti

Rafa Ruedak sarritan musikatu ditu euskal idazleen poemak. Oraingo honetan Gabrielen lekua proiektuaren harira jantzi ditu doinu eta ahotsez Gabriel Arestiren zazpi testu: sentikarian jotzen dituen sei kantak eta bat gehiago entzun daitezke titulu berarekin kaleratu den disko-liburuan. Haien artean da Poema musikatuak atalean entzun dezakezuen “Egia bat esateagatik”.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

 

Gabrielen lekua sentikariko momenturik elektrikoenen artean dago “Egia bat esateagatik” kanta, Naia Membrillera eta Iban Urizar musikarien laguntzarekin jotzen du Rafa Ruedak.

Egia bat esateagatik,

alabak

hil behar bazaizkit,

andrea

bortxatu behar badidate,

etxea

lurrarekin

berdindu behar bazait;

Egia bat esateagatik,

ebaki behar badidate

nik eskribitzen

dudan

eskua,

nik kantatzen

dudan

mihina;

Egia bat esateagatik,

nire izena

kenduko badute

euskal literaturaren

urrezko

orrietatik,

inoiz,

inola,

inun

eznaiz

isilduko.

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.