“Urak ttiki dire” antzezlanaren estreinaldia, azaroaren 8 eta 9an

Gaizka Sarasolak idatzitako Urak ttiki dire antzezlana estreinatuko du Gilkitxaro taldeak, Galder Perez eta Ane Zabala izango direlarik oholtzan. Bi egunez emango dute Pabiloi 6 aretoan: azatroaren 8an eta 9an, 20:00etan.

“Testu gordina, samurra eta poetikoa aldi berean, drama, komedia eta absurdoaren arteko ur artean igeri eginez; bertan galderak, desioak, oroitzapenak eta ametsak amaigabeak dira. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz basoan galduta dagoen bainera batera doa, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Willi agertuko da ezustean, ihesean ere, bertan betetzeko mandatu garrantzitsua baitauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa. Bihotz handi biren arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, borrokaz, maitasunaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuko dira”.

ENTZUN elkarrizketa Arratsean irratsaioan:

This entry was posted in ag-Antzerkia, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.