“Lurra astinduz” antzezlana, Karrika antzerki taldearen eskutik

Lurra astinduz izeneko antzezlana taularatuko du azaroaren 22 eta 23an Karrika antzerki taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean. Egileen hitzetan: “2007an Durangoko bonbardaketan oinarrituta Martxoak 31 ikuskizuna sortu genuen. Espektakulu hartan bonbardaketaren zergatiak, aurreko egunak eta egun berak suposatu izan zuena islatzen saiatu ginen. Era metaforikoan baldin bada ere istorioak Durangoko tren geltokian utzi zigun, Durangotik ihes egiten, durangar asko bezala faxisten beldur. Muntaia bukatzerakoan taldekideei har bat gelditu zitzaigun barrenean, durangarren “la Victoria” osteko bizipenak kontatzea hurrengo obra batean. Har horri erantzuna emanez sortu dugu Lurra Astinduz, urte haietako sentimendu eta bizipenei argia eta hitza emanez, amodiozko istorio baten bitartez”.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.