‘Memoria zulatua’ren hitzak

Zulo arteko printzez eginak gara
hustasunari ebatsi ahal izan dizkiogun
iragan haragiztatuen taupada haziez.

Idatziz jasota jaio ohi gara duela zenbait mende
hari mendrez sostengatuta eta
zuhaitz izan ginena oroituko duten garaien bidean.

Bata bestearen begietara noiz etorriko
zatika osa daitekeen esperoa da gurea
ortzaizera begirako beiratea
sortzera egin duen mantala.

Josi ditzakegun urratuen historia da gurea
ilaje basa
amaraun beltz
handitzera eta sendotzera egingo duten itzalena.

Arnasa ematen diguten itzalak
itzala ematen diguten birikak
besteon goiza ernaltzera egin zutenak
gordeta gauzkatenak beren isilean.

Guk ere gorde gura ditugu
ibiltzen dugun bizitzaren oihartzunei lot gaitzaten
gaurkoa bailitzan behin betiko inauteria bakarra.


Memoria zulatua erakusketa egon da ikusgai azken asteotan Ordizian. Idoia Beratarbide da koadroen egilea, eta lan horren harira Asier Sarasolak aingura honetan irakurri dezakezuen poema idatzi du. Lehenago askotan egin izan dute elkarrekin lan, besteak beste Poems everybody poems liburu-digitalean, eta Linterna Gorria aldizkarian.

Beratarbidek Bide ertzeanen Non dira (2006) diskoan dagoen Ez dut atzera egingo kantatik hartu du titulua.

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>