Josu Jimenez Maiaren haikuak

Orbel azpiko haikuak liburua kaleratu berri du Josu Jimenez Maia idazleak, Denonartean argitaletxearen eskutik. Denbora asko darama egileak haikuen munduan euskaraz murgiltzen, besteak beste, Maite Ramos Fernandez ilustratzailearekin egindako haigen erakusketen eta 2011an Maiatz argitaletxearen eskutik plazaratutako Gerezi denborako haikuak liburuaren bitartez. Aingura hegodunak atalean topatuko duzue Orbel azpiko haikuak liburuko lagin bat.

 

Bide ertzean

euripean dantzari

haritz gazteak

 

Bazkalondoan,

udan; ene zurrungek

esnatu naute

 

Hondartzan oinez

arrastorik atzean

jadanik ez da

Dunbarri haitzak

uhainek bortitz joak

apar usaina

 

Larrun mazelan

harian pausaturik

txori errenka

 

 

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.