Amos Oz, ‘Kutxa beltza’

Amos Oz idazlearen Kutxa beltza euskarara itzultzen hasia da Miel A. Elustondo. Nobelako aurreneko hiru eskutitzak itzuli ditu behintzat eta Literatur Emailuetan ipini dituzte irakurgai. “Euskarara estreinakoz ekarririk Amos Ozen lan baten pasarteak”, aste honetako Emailuak dioenez.

“Dibortziatutako senar-emazteak, seme asaldatzailea, iraganeko okerrak, fanatismoa… horiek dira Amos Oz idazle israeldarraren Kutxa beltza (1986) nobelaren ardatzak. Gutunketa luze batek egituratzen du kontakizuna: lehena Ilanak senar ohiari Jerusalemetik Chicagora igorria, hurrena Alec-ek emazte ohiari arrapostua, eta abar”, hala irakurri dugu Literatur Emailuetan.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.