Xabier Olarra, Dabilen Elea Saria jaso berri

Xabier Olarrak ibilbide luzea osatu du itzultzaile eta editore lanetan. Hogeita hamar lanetik gora itzuli ditu eta Igela argitaletxeko sortzaileetako bat ere izan zen. Igelaren bitartez, hain zuzen, literaturaren obra esanguratsu asko ekarri dituzte euskarara.

Dabilen Elea sariarekin ageri da argazkian. Euskal Liburuaren Gaua ospakizunaren baitan jasoa. Liburugintzaren inguruko bost elkarte hauen eskutik jaso du errekonozimendua: Euskal Editoreen Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala, Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartea.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.