Jon Miner eta Oier Guillan

Jon Miner musikariak Oier Guillanen poema bat musikatu du, 1999an Pasaiako Hiria poesia sariketaren harira argitaratutako Gabeziak bildumako “Nire begi kiskaliak ixteko”.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Begi kiskaliek ahanztura dute xede

ezer gertatu ez balitz bezala

zer gertatuko baten bidean

begi kiskaliek etorbide osoak izoztuko lituzkete

kantoietan malkoak eskatzeko arren

ezerezaren bidaiari grisei

 

min bat dut agerian

iraganaren lausoak busti dizkit

xamurki ezpainak

nor edonoren malkoak behar ditut

nire begi kiskaliak

ixteko

This entry was posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.