Sormen lanak “Aingura hegodunak” atalean

Ipuinak, sormen laginak, poema musikatuak, liburuen laginak… formatu ezberdineko ekarpenak jaso izan ditugu Aingura hegodunak atalean. Azken hilabeteetan bildutakoak ekarri nahi izan dizkizuegu gogora albiste honetan.

Gorka Casqueiro Etxeberriaren hiru poema irakurri ahal izan ditugu, 60 ordu zoologikoan liburutik egileak berak aukeratutakoak.

Josu Jimenez Maiaren haikuak eta Maite Ramosen Fernandezen haigak irakurri-ikusi ahal izan genituen.
Gabriel Kortaren Diot liburuko lau poema.

 

Jon Ander Urkiagaren poemak ezagutu ahal zian genituen, Atea itxi aurretik liburutik ateratakoak.

Alquimia fanzineko bi poema eta irudi bat.

Mari Luz Estebanen hiru poema, Amaren heriotzak libreago egin ninduen liburukoak.

 

Mikel Ibargurenen hiru poema, Bide batez esanda liburutik ateratakoak.

Poema musikatuen atalean berriz, bi ekarpen berri jaso ditugu azkenaldian. Batetik, Gabrielen lekua sentikariaren harira sortu den disko-liburuan entzun daitekeen kanta bat, Rafa Ruedak sortutakoa Gabriel Arestiren testu batekin: Egia bat esateagatik.

Bestetik, Jon Miner Hitzen Uberaneko kolaboratzaile finak ondutako kanta berri bat, Oier Guillanen poema batetik abiatuta: Nire begi kiskaliak ixtean.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.