Irakurgai berrien ehizan, “Amuak” atalean

Hainbat testu eta egile izan ditugu hizpide Amuak atalean, irakurketa berrien edo zahar-berrituen peskizan. Azkenaldiko gaiak ekarri ditugu gogora gaurko tarte honetan: Samuel Beckett, Paul Auster, Virginia Woolf, Julio Cortazar…

Samuel Beckett-en Molloy nobela izan genuen hizpide “Molloy: nola egin, nola egin?” izeneko amuan.

Paul Austerren lanak besterenean izan dituen oihartzunak berriz, “Paul Austerren lerro arteko musika” izenekoan.

Izet Saraljic poetaren gerra-poema batzuk eman genizkizuen irakurgai, “Izet Saraljic: Bosnia-Herzegovinako poeta”.

Euskaraz eman berri digute Virginia Woolf-en Gela bat norberarena, haren berri eman genizuen “Virginia Woolf-en amorrua irakurgai” artikuluan.

Itu bandaren ekarpenak aberastu du euskarazko fanzinegintza, haien lehen alearen berri eman genizuen “Itu Bandaren fanzinea, paperean eta sarean” izeneko artikuluan.

Julio Cortazar-en Correcion de pruebas en Alta Provenza lan periferikoa izan genuen hizpide “Bizi zarelako idatzi, edo irakurtzeko bizi”.

Txalaparta argitaletxeak kaleratutako Eduardo Galeanoren Ispiluak: mundu ia ororen historia liburuaren lagin bat: “Mundu ia ororen ispilua, Galeanoren eskutik”.

Ikuspegi artistiko integral batetik sortzen ditu Elena Reinoso Aitzkoak bere lanak, haien berri eman genizuen “Elena Aitzkoa Reinosoren gorputz-adarrak” artikuluan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.