Mugaldekoak, Elizondon

Mugaldekoak, Elizondoko Arizkunenean. Urtarrilaren 26an igandea, arratsaldeko 19:00etan.
Antologia izate horretatik datorkio izena Mugaldekoak taldearen azken argitalpenari: Begiak lekuko (Gaztelupeko Hotsak, 2012). “Munduan ikusitakoa Euskal Herrira ekarri nahi izan dugu; nahiz eta, bidaian, geure pieza, moldapen nahiz ukitu zenbait ere txertatu diren”. Horretarako, pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikaz gainera, arte eszenikoei muzin egin nahi ez dien ikuskizuna prestatu dute, publikoa eszenatokian gertatzen den ororen lekuko izateko. “Gurekin batera, lekuko eta partaide”, euren web orrian irakurri dugunez.

Edu Zelaietak Susa argitaletxearekin 2004an argitara eman zuen Mugaldekoak poema liburua izan zentalde honen abiapuntu nagusia.

This entry was posted in ag-Ikuskizunak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.